
Osagaiak 6 lagunentzat
Orea: 500 g irin, arrautza bat, 150 ml olio, 10 g legami, 150 ml esne edo ur, koilarakadatxo bat piper gozo, 8 g gatza. Betegarria: 2 tipula, baratxuri ale bat, alberjinia bat, 2 pipermorro gorri, 200 g tomate heldu, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
1. Legamia esne epeletan urtu.
2. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.
3. Erdian ura, gatza, arrautza, piper gozoa eta olioa jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte. 4. Tapatu eta leku epel batean ordu betez beratzen utzi.
Betegarria:
1. Piperrak, tipulak, tomatea eta alberjinia garbitu. Azpil batean jarri eta labe beroan sartu, 180 gradutan, barazkiak gorritu arte. Atera eta tapatu.
2. Piperrak zuritu eta haziak kendu. Tipulak eta tomatea zuritu. Hiru barazkiak zerrendatan moztu.
3. Zartagin batean txikitutako baratxuria olio zurrusta batekin erregosi. Baratxuria igotzen hasten denean barazkiak gehitu eta erregosi. Behar adina gatz bota eta hozten utzi.
Bukatzeko:
1. Azpil bati irina bota. Arrabola batekin orearen erdia zabaldu eta azpila bete.
2. Gainean barazkiak jarri.
3. Geratzen den orea zabaldu eta gainean jarri. Ondo itxi eta irabiatutako arrautzaz pintatu.
4. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 40 minutuz edo, orea gorritu arte.

Psicólogos denuncian que Osakidetza contrata profesionales sin la especialidad exigida por ley

San Mames birritan betetzen duen lehen artista bilakatu da Zetak, ‘Mitoaroa’-ri esker

«Ez dugu baztertzen A Fuego Negrok berriz ateak irekitzea egunen batean»

Frenar Terminator: Anthropic advierte de la «automejora» de la IA y propone una «pausa» global
