Amagoia Bilbao
Interview

Barazki eta urdaiazpiko tarta

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 6 lagunentzat
Orea: 250 g irin, arrautza bat, 125 g gurin, esne pixka bat, gatza. Betegarria:  porru bat, azenario bat, 150 g kuiatxo, 200 g barrengorri, 100 g boniato, 100 g urdaiazpiko ondu, 300 ml esne, 3 arrautza, gatza, piperbeltz zuria.

Zailtasuna                           3

Orea:
1. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.
2. Erdian gatz pixka bat, arrautza eta bigundutako gurina jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte. Esnea edo irin gehiago behar badu gehitu.
3. Tapatu eta hozkailuan ordu betez beratzen utzi.
4. Tarta molde bat gurinez igurtzi.  Arrabola batekin orea zabaldu eta moldea bete.
5. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 10 minutuz.
Betegarria:
1. Txikitutako porrua olio pixka batekin erregosi.
2. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan moztu. Azenarioa eta boniatoa zuritu eta dado txikitan moztu. Kuiatxoa garbitu eta txikitu. Barazkiak porruarekin batera jarri eta erregosi.
3. Txikitutako urdaiazpikoa gehitu eta arin erregosi.
4. Esnea eta arrautzak irabiagailuarekin nahasi. Barazkiak gehitu eta nahastu. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
5. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 25-30 minutuz.
Atera eta sei zatitan moztu. Ilar saltsarekin lagundu.