Amagoia Bilbao

Muxumartina saltsan

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 kilo muxumartin, tipulina bat, 2 baratxuri ale, 200 g ilar, 200 g berberetxo, ardo zuria, salda, olioa, gatza, irina, perrexila.

Zailtasuna                        2               

1. Ilarrak zuritu eta 3 minutuz egosi. Berberetxoak garbitu.
2. Muxumartina garbitu eta xerrak atera. Gatza bota eta irineztatu. Zartagin batean olioa berotu eta arraina pixka bat frijitu.
3. Eltze batean txikitutako tipulina eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi.
4. Tipulina eginda dagoenean, koi-larakada bat irin bota eta eragin.
5. Ardo zuria eta baso bat salda bota eta etengabe irabiatu.
6. Arraina, berberetxoak eta ilarrak saltsan sartu eta 3 minutuz egosi. Behar adina gatz bota. Txikitutako perrexila bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 kilo muxumartin, tipula bat, 2 pikillo piper, 2 koilarakada tomate saltsa, 300 g muskuilu txiki, olioa.
Zailtasuna                            2

1. Muxumartina garbitu eta xerrak atera. Muskuiluak garbitu.
2. Zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi.
3. Piperrak gehitu eta erregosi.
4. Bi baso salda eta tomatea bota eta 10 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi.
5. Arraina olio pixka batekin frijitu. Saltsa eta muskuiluak bota eta 4 minutuz egosi.