
Bi urtean behin Aginagako eliza zaharrean ospatzen den txapelketan 18 sagardogile aurkeztu dira aurten, guztiak gipuzkoarrak, tartean Usurbil, Aia, Astigarraga, Donostia, Pasaia eta Zizurkil bezalako herrietatik etorritakoak
Ekitaldia goizeko 10etan abiatu da epai-mahai herrikoiaren osaketarekin. Guztira hiru mahai osatu dira, bakoitza enologo baten zuzendaritzapean. Horrela, aurten Irati Amondarain, Maider Larrañaga eta Bittor Kas adituak izan dira epaile lanak gidatu dituztenak. Hainbat dastaketa egin ondoren, eguerdi aldera sailkatutako sagardoen arteko finala egin da.
Lehen saria Usurbilen geratu da, herri honetako Iker Agirrezabalarentzat izan baita. Bigarren saria Aiako Olarbieta baserriko sagardoak eraman du eta hirugarrena, Usurbilgo Joxe Mari Zubimendik.
Usurbilgo txapelketa honetan afizionatu mailan zein profesionalean aritzen diren sagardogileek parte hartzeko aukera dute, baldintza bakarrarekin: egurrezko kupelean ondutako sagardoa izatea. Aurten hiru sagardotegi profesionalek parte hartu dute.
Antolatzaile diren Sagardoaren Unibertsitateko kideek adierazi dutenez, «diskurtso eta praktiketan altzairu herdoilezinezko kupelak goresten dira, batzuetan, egurra bera gutxietsiz». Beren iritziz, ordea, egurrezko ontziak erabiltzea interesgarria izan daiteke sagardo bereziak egiteko, «ematen dion xarma eta ukitu bereziagatik». Horrela, lehiaketa honen helburu nagusia egurrean egindako kultura mantendu eta biziberritzea da.
Txapelketa 2017an egin zen lehenbiziko aldiz eta aurtengoa zazpigarren edizioa izan da. Hasiera batean, maiatzeko Sagardo Egunarekin batera egiten hasi ziren, eta 2022an abendura aldatu zuten, San Tomas azokan antolatzen zen etxean egindako sagardoaren lehiaketarekin bat eginez. 2023an, ordea, bi txapelketak ez nahastea erabaki eta, urtebeteko hausnarketa egin ondoren, 2024an ekainean antolatzen hasi ziren.
Antolatzaileen asmoa txapelketa bi urtean behin egitea da, modu horretan sagar urtea egokitzen den uztako sagardoak dastatzeko.

Terror en la curva de Estafeta y Telefónica con seis bólidos de Gibraltar

Guía básica para un poteo sanferminero sin sionismo

El calor trae el drama a San Fermín: agua, no va a quedar otra

Maruxak taldeko kideek sanferminetan eraso homofobo bat jasan dutela salatu dute
