
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentz
4 tako, 100 g txitxirio, 2 aguakate, 100 g erremolatxa, ziazerba hosto batzuk, 100 g gazta krematsu, sesamo haziak, olioa, limoia, gatza.
Zailtasuna 1
1. Txitxirioak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu.
2. Presio-eltze batean txitxirioak, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. Xukatu.
3. Erremolatxa zuritu eta birrindu.
4. Aguakatea zuritu, hezurra kendu eta txikitu. 2 koilarakada olio, limoi zuku tanta batzuk eta gatza bota eta nahastu.
5. Ziazerba hostoak garbitu eta lehortu. 2 koilarakada olio, limoi zuku tanta batzuk eta gatza bota eta nahastu.
6. Zartagin batean takoa berotu.
7. Takoen erdian osagai guztiak jarri eta bildu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 tako, 150 g txitxirio, 2 azenario, 2 aguakate, tipulina erdia, tomate bat, 3 koilarakada maionesa, martorria, gatza.
Zailtasuna 1
1. Txitxirioak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Azenarioa zuritu eta birrindu. 3. Tomatea eta aguakatea zuritu eta dado txikitan moztu.
4. Tipulina eta martorria txikitu.
5. Zartagin batean takoa berotu.
6. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta maionesarekin nahastu.
7. Takoen erdian nahasketa jarri eta takoak bildu.

Ertzaintzaren «bortizkeria eta jazarpen poliziala» salatu dute Donostiako Karmengo jaietan

ETSk bestazaleak dantzan jarri ditu, asteburuko giroa berotzeko

LGTB komunitatearentzat, besta guti: Txalaparta peñak jazarpena salatu du

«20. urteurren honek berritasunen bat baldin badu, hau da: egun osoko programazioa dugula»
