Amagoia Bilbao

Gulak eta arrautzak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 gari-zainzuri, 200 g barrengorri, 300 g gula, 6 arrautza, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2              

1. Zainzuriei barrenak kendu eta urarekin garbitu. Zatitu eta olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan moztu. Baratxuriekin batera jarri eta erregosi.
3. Gulak gehitu eta arin erregosi.
4. Ontzi batean arrautzak jarri eta zurezko koilara batekin irabiatu, arrautzak apurtu arte bakarrik. Gulak gehitu eta nahastu.
5. Zartaginera aurreko nahasketa bota eta suaren indarra jeitsi. Sutan dagoen bitartean koilararekin eragin eta gatzatu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 arrautza, 2 baratxuri ale, 300 g patata, 300 g gula, olioa, gatza.

Zailtasuna                         2

1. Patatak zuritu eta zerrendatan moztu. Zartagin batean olio ugari berotu eta frijitu. Hasieran, su ertainetan frijitu, patatak bigundu arte, eta gero su bizian gorritu daitezen. Xukatu.
2. Zerrendatan moztutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi. Gulak gehitu eta arin erregosi.
3. Eltze batean ura, gatza eta ozpin pixka bat jarri.
4. Irakiten hasten denean, suaren indarra jaitsi eta arrautzak, azalarik gabe, sartu. Tapatu eta 2 minutuz egiten utzi.
Plateretan patatak, arrautzak eta gulak jarri. Gorringoak puskatu.