
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
3 arrautza, 200 g txorizo, 135 g irin, 115 g gurin, litro bat esne, gatza.
Zailtasuna 2
1. Eltze batean ura, gatz eta ozpin pixka batekin jarri. Irakiten hasten denean, suaren indarra jaitsi eta arrautzak, azalarik gabe, sartu. Tapatu eta 2 minutuz egiten utzi.
2. Txorizoa txikitu eta gurinarekin erregosi.
3. Irina gehitu eta 2 minutuz era-gin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
4. Behar adina gatz bota eta eragin, etengabe, su eztitan. Sutatik kendu, arrautzak sartu eta aizto batekin txikitu. Hozten utzi.
5. Kroketak egin. Irineztatu, irabiatutako arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu. Olio beroan frijitu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 arrautza, tipulina bat, 200 g txorizo, 135 g irin, 135 g gurin, litro bat esne, gatza.
Zailtasuna 2
1. Arrautzak 8 minutuz egosi. Freskatu, zuritu eta txikitu.
2. Eltze batean txikitutako tipulina gurinarekin erregosi, su eztitan.
3. Txikitutako txorizoa gehitu eta erregosi.
4. Irina gehitu eta 2 minutuz eragin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Arrautza gehitu eta behar adina gatz bota.
5. 24 kroketak egin. Irineztatu, irabiatutako arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu.
6. Kroketak olio beroan frijitu.

Fallece Aitor Agiriano ‘Toro’, exguitarrista de Doctor Deseo y compositor de música para teatro

Osasunari kalte handiagoa egiten dio amatasunak aitatasunak baino

Estrés social, ese bombardeo continuo para el que nuestro cerebro no está diseñado

¿Qué es el mar de ardora? El fenómeno que hace brillar las aguas de Galiza
