
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g leka, 2 patata, 2 arrautza, azenario bat, 100 g hegaluze mendrezka oliotan, olioa, gatza.
Zailtasuna 1
1. Lekeei ertzak eta alboetako hariak kendu eta tiratan moztu. Azenarioa zuritu eta zerrendatan moztu. Patatak zuritu eta kraskatu.
2. Eltze bat urez bete, gatza bota, eta irakiten jarri. Lekak, patata eta azenarioa sartu eta 20 minutuz egosi. Xukatu.
3. Arrautzak 8 minutuz egosi. Zuritu eta luzeran moztu.
Plateretan barazkiak eta arrautza jarri, eta erdian mendrezka.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g leka, 4 arrautza, 250 ml tomate saltsa, baratxuri ale bat, 150 g hegaluze mendrezka oliotan, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Lekeei ertzak eta alboetako hariak kendu eta tiratan moztu.
2. Eltze bat urez bete, gatza bota, eta irakiten jarri. Lekak sartu eta 20 minutuz egosi. Xukatu.
3. Txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi. Tomate saltsa eta mendrezka gehitu eta berotu. Lekekein nahastu.
Arrautzak:
1. Eltze batean ura gatz eta ozpin pixka batekin jarri.
2. Irakiten hasten denean, suaren indarra jaitsi eta arrautzak, azalarik gabe, sartu. Tapatu eta 2 minutuz egiten utzi.
Plateretan lekak jarri eta gainean arrautza bana.

Ester Muñoz, desde Madrid al rescate de la alicaída txosna del PP en Bilbo

«Guk nahi dugun jai eredua lortzeko hau da bide bakarra»

Kranba gana la Campana con una txosna dedicada a los 40 años del Gaztetxe de Bilbo

Un hechizo colectivo hace surgir ocho noches mágicas en Bilbo
