SPONSORED CONTENT

Egiletako auzo-giroa eta Otsagabiako Boboa bueltan dira, iraila hasierako jaietan

Dulantziko Egileta herrian ekitaldiz betetako asteburua izango dute ostiral honetatik hasita. Otsagabian, berriz, Muskildako Ama Birjinaren omenezko festak, non tradizioak pixu handia izango duen, larunbatean hasiko dituzte eta irailak 8ra arte luzatuko dira. 

Haurren makil-dantza Otsagabian.
Haurren makil-dantza Otsagabian. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Udako jaien azken txanpa hasi da eta oraingoan Dulantziko Egiletan, Araban, eta Otsagabian, Nafarroan, izango dituzte ospakizunak. 

Egiletan asteburuan ospatuko dituzte festak, ostiral honetan hasita eta igandera arte. Txupinazoa 20.00etan botako dute, buruhandiez lagunduta. Ondoren etorriko dira herri afaria eta dantzaldia, Ekhi Taldearen eskutik. Ondoren DJ Mikel Rodrigo arituko da. 

Larunbata haur parkearekin hasiko da, eguerdian, eta gero egun osoan zehar ekintzak egongo dira gauera arte: Ping pong erruleta, bolo txapelketa, Gesaltza fanfarrea, zezensuzkoa eta 1980k0 hamarkadako musikaren kontzertua, baita DJa ere. 

Igandean mezak zabalduko du egitaraua, eta gero Haize Dulantzi elkarteak emanaldia eskainiko du. Bitartean, patata tortilla txapelketa ospatuko dute. Arratsaldean, berriz, mus txapelketa egingo dute eta haurrentzako disko festa egongo da. Jaiek irauten duten bitartean txosna eta food truck zerbitzuak izango dira. 

Dulantzik ez die agur esango jaiei, gero arte baizik, datorren astean, irailak 11n, hasiko baitira Aialako Amaren ohorezko jai nagusiak, eta irailaren 20ra arte luzatuko dira. Pregoia aurreko egunean, hilak 10ean, 19.00etan irakurriko dute Okeluko aisialdiko kultur elkarte gastronomikoko kideek, eta ondoren ‘Santa kata’ ospatuko dute, alegia, zurrakapote lehiaketa eta dastaketa, musikaz lagundurik. 

Txupinazoa eta jaien hasiera ofiziala ostiralean, hilak 11, izango da, Tripafinari ongi etorria emanez. Gero aterako dira burunandiak eta txaranga, eta zabalduko dituzte txosnak. Une horretatik aurrera hamar jai egun izango dituzte dulantziarrek aurretik. Egitaraua denentzako ekitaldiz betea dator: Zezen mekanikoa, dantzaldiak, tren txikia, jota kontzertua, pilota partidak, mus txapelketa, pintxopotea, ikuskizun pirotektikoa, herri bazkari desberdinak, Aialara erromeria, beerpong txapelketa, behitxoa edota haurrentzako jolasak izango dira, esaterako.  

Irailaren 20an Tripafinari agurra egingo diote 21.30etan eta jaien amaierako trakarekin eta su artifizialekin bukatuko dituzte festak. 

Informazio honen laguntzaileak: Dulantziko Udala, Fortaleza taberna eta Pitin taberna

Muskildako basalizara igoera, Otsagabian

Otsagabiako Orhipean festa iragan berri da, eta orain Muskildako Ama Birjinari eskainitako jaiak hasiko dira. Lehenak bertaratzen direnei tradizioa erakusteko balio badu, herriko xeiak bertakoen gozamenerako dira. Ostiral honetan botako dute suziria erraldoi eta buruhandien konpartsak lagundurik, eta ondoren herri bazkaria egingo dute. Gero etorriko dira pailazo emanaldia, txaranga, bingoa eta kontzertuak. 

Irailaren 5ean, larunbata, goizean goiz hasiko dira ospakizunak gaiteroen dianarekin. Egun honetan haurrentzako jolasak, kalderete eta paella lehiaketak eta dantza jaialdia ospatuko dituzte, esaterako. Arratsalde partean, berriz, musika nagusituko da. 

Igandea auzoen eta txikien eguna izango da. Udalbatza txikiak egun borobila izango du: gosaria, zapiak janztea eta txupinazoa, herritar guztiekin batera. Dantzari txikien emanaldia etorriko da ondoren. Auzo bazkariaren ostean, mozorro dantzaldia hasiko da, non herritar guztiak parte hartzera gonbidatuta dauden. 

Astelehenean eta asteartean briska eta mus txapelketak, puzgarriak, jotak, bingoa, zezensuzkoa eta dantzak izango dira. Asteartean, hilak 8an, Muskildako basalizaren inguruan egingo dituzte ospakizunak bertako Ama Birjinari gorazarrea egin eta berari mendeetako tradizioa duten dantzak eskaintzeko, Boboa protagonista dela. Jaiak 21.30etatik aurrera hasiko den dantzaldi herrikoiarekin amaituko dira. 

Informazio honen laguntzaileak: Construcciones Orhipean, Gartxot Elkartea eta Besaro hotela