MAR. 24 2025 - 05:16h Hirugiharrez beteriko barrengorriak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat24 barrengorri handi, tipula erdia, 150 g hirugihar, 250 ml esne-gain, olioa, gatza, piperbeltz beltza, perrexila. Zailtasuna 2 1. Barrengorriak ondo garbitu eta hankak kendu. Gatza bota.2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.3. Barrengorrien hankak txikitu, tipulari gehitu eta erregosi.4. Txikitutako hirugiharra gehitu eta arin erregosi. Esne-gaina bota eta egosi, loditu arte. Gatza, perrexila eta piperbeltz beltza bota.5. Barrengorriak olio pixka batekin 2 minutuz erre eta aurreko betegarriarekin bete. 6. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 10 minutuz.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat24 barrengorri handi, 125 g hirugihar, 50 g gazta Idizabal, birrindu, 10 g gurin, 10 g irin, 250 ml esne, olioa, piperbeltz zuri, gatza. Zailtasuna 2 1. Barrengorriak ondo garbitu eta hankak kendu.2. Txikitutako barrengorrien hankak gurinarekin erregosi.3. Txikitutako hirugiharra gehitu eta arin erregosi. Irina gehitu eta 2 minutuz eragin.4. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota. 5. Barrengorriak olio pixka batekin 2 minutuz erre eta aurreko betegarriarekin bete. 6. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 10 minutuz.