APR. 15 2025 - 05:32h Fideua txipiroi eta muskuiluekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g fideo integral fina, 150 g tipula, 3 baratxuri ale, 150 g tomate, 300 g txipiroi, 400 g muskuilu, 800 ml salda, koilarakada bat tinta, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Txipiroiak garbitu eta zatitu. Muskuiluak garbitu.2. Eltze batean txikitutako tipula olio zurrusta batekin erregosi.3. Txikitutako baratxuriak eta tomatea gehitu eta erregosi.4. Txipiroiak gehitu eta erregosi.5. Paella-ontzi batean fideoak olio pixka batekin erregosi.6. Salda beroarekin busti eta eragin. Txipiroiak, tinta eta muskuiluak gehitu eta nahastu. Gatzatu.7. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 5 minutuz. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g fideo integral fina, porru erdia, 2 baratxuri ale, piper berde bat, 250 g txibi, 500 g muskuilu, 700 ml salda, 3 koilarakada tomate saltsa, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Txikitutako porrua eta baratxuriak olio zurrusta batekin paella-ontzi batean erregosi, su eztitan.2. Muskuiluak garbitu eta eltze batean ur pixka batekin jarri, estali eta egosi, ireki arte. Oskolak kendu eta salda iragazi.3. Txipiroiak garbitu eta zatitu. 4. Barazkiei txipiroiak gehitu eta 5 minutuz erregosi, su eztitan.5. Fideoak gehitu eta eragin.6. Bi salda beroekin busti eta muskuiluak, tomate saltsa eta gatza bota. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 5 minutuz.