JUN. 04 2025 - 05:29h Garbantzuak txipiroiekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g garbantzu, 250 g txipiroi, tipula bat, baratxuri ale bat, 3 tomate, koilarakada txiki bat piperrauts, olioa. Zailtasuna 2 1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu.2. Presio-eltze batean garbantzuak, ura eta gatza 40 minutuz egosi. 3. Txipiroiei buruak atera eta begiak, ahoa eta tripakiak kendu. Gorputzei azala eta barruan duten luma kendu eta hegoak garbitu. Gorputzei buelta eman eta ondo garbitu. Zatitu.4. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuria olioarekin erregosi.5. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.6. Txipiroiak, garbantzuak eta baso bat garbantzuen salda gehitu eta 15 minutuz egosi, txipiroiak bigundu arte. Gatza bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g garbantzu, 300 g txipiroi, porru erdia, 2 baratxuri ale, 2 piper berde, olioa. Zailtasuna 21. Garbantzuak egosi aurreko errezetan bezala. 2. Txipiroiak garbitu eta zatitu.3. Txikitutako porrua eta baratxuriak olioarekin erregosi.4. Txikitutako piperrak gehitu eta erregosi. 5. Baso bat salda eta garbantzuak gehitu, eta 2 minutuz egosi.6. Txipiroiak irineztatu eta frijitu. Garbantzuen gainean jarri.