JUL. 02 2025 - 05:02h Itsas-zapo eta otarrainxka burduntziak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat600 g itsas-zapo solomoa, 16 otarrainxka, piper berde bat, piper gorri erdia, piper ori erdia, olioa. Marinada: baratxuri ale bat, 100 ml olio, 40 ml ozpin, perrexila, gatza. Zailtasuna 2 1. Itsas-zapoa 24 dadotan moztu.2. Otarrainxkak zuritu, barruan daukaten hari beltza kendu eta osorik utzi.3. Piperrak garbitu eta dadotan moztu.4. Burduntzi bakoitzean 3 dado arrain, 2 otarrrainxka eta piperrak txandakatu. 5. Marinadaren baratxuria eta perrexila txikitu eta beste osagaiekin irabiatu. Burduntzien gainetik bota eta 5 minutuz utzi.6. Plantxa bat berotu eta burduntziak erre, bi aldeetatik. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat500 g itsas-zapo solomo, 24 otarrainxka, 8 perretxiko, 200 g kuiatxo. Marinada: koilarakada bat limoi zuku, koilarakada bat soja saltsa, 40 ml olio, koilarakada bat ezti, perrexila, gatza. Zailtasuna 2 1. Itsas-zapoa eta otarrainxkak aurreko errezetan bezala prestatu.2. Perretxikoak erditik moztu eta olio pixka batekin arin erregosi.3. Kuiatxoa garbitu eta 16 zatitan moztu.4. Burduntzi bakoitzean 3 dado arrain, 3 otarrainxka, perretxikoa eta kuiatxoa jarri. 5. Marinadaren osagaiak nahastu.6. Plantxa bat berotu eta burduntziak marinadarekin erre.