OCT. 21 2025 - 05:52h Untxi gisatua arbendolekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatUntxi bat, tipula bat, 4 baratxuri ale, 150 g perretxiko, 200 g arbendol, ardo zuria, salda, olioa, gatza, perrexila. Zailtasuna 2 1. Untxia garbitu, zatitu eta gatza bota. Zartagin batean olioa berotu eta untxia gorritu. Atera.2. Eltze batean txikitutako 2 bara-txuri erregosi. 3. Moztutako perretxikoak gehitu eta 2 minutuz arin erregosi. Atera.4. Eltze berean geratzen diren baratxuriak olio pixka batekin erregosi. Arbendolak eta perrexila gehitu, eta gorritu. Atera eta mortero batean birrindu.5. Eltze berean zerrendatan moztutako tipula erregosi. Untxia, arbendolen purea, zurrusta bat ardo gehitu eta 40 minutuz egosi.6. Perretxikoak gehitu eta 7 minutuz egosi, untxia bigundu arte. Behar adina gatz bota.BIGRREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatUntxi bat, tipula bat, baratxuri ale bat, 250 g arbendol, 200 ml salda, koñaka, olioa, gatza, perrexila. Zailtasuna 21. Untxia garbitu, zatitu eta gatza bota. Zartagin batean olioa berotu eta untxia gorritu. Atera.2. Eltze batean txikituto tipula olio pixka batekin erregosi.3. Untxia eta koñaka gehitu eta 5 minutuz egosi.4. Arbendolak, baratxuria eta perrexila mortero batean birrindu. 5. Nahasketa eta salda gehitu eta 40 minutuz egosi. Gatza bota.