NOV. 11 2025 - 07:45h Ganbez beteriko urraburua erreta GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat4 urraburu, porru bat, 6 baratxuri fresko, 200 g ganba, 2 patata, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Urraburuak garbitu eta xerrak atera. Gatza bota.2. Zerrenda finetan moztutako porrua eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.3. Patatak zuritu, zerrendatan moztu eta 5 minutuz egosi.4. Ganbak zuritu eta osorik utzi.5. Azpil batean patatak jarri eta olio pixka bat bota. Hurrenez hurren urraburu xerra, barazkiak, ganbak eta urraburu xerra jarri. Gainetik olio pixka bat bota.6. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 20 minutuz.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat4 urraburu, 200 g ganba, tipula erdia, piper gorri laurdena, 100 g kuiatxo, ardo zuria, olioa, gatza. 2 patata. Zailtasuna 2 1. Urraburuak garbitu eta xerrak atera. Gatza bota.2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.3. Dadotan moztutako beste barazkiak gehitu eta erregosi.4. Patatak zuritu, zerrendatan moztu eta 5 minutuz egosi.5. Ganbak zuritu eta osorik utzi.6. Azpil batean patatak jarri eta olio pixka bat bota. Hurrenez hurren urraburu xerra, barazkiak, ganbak eta urraburu xerra jarri. Zurrusta bat ardo zuri bota.7. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 20 minutuz.