«Foot core»-aren garrantzia

Oina egitura pasibo, aktibo eta neuralez osatutako sistema konplexua da eta kirol jardueretan mugimendu gradu handia du, gainera. Oina gizakioi sostengu-oinarri bat emateko eta zutik gaudenean egonkor mantentzeko diseinatuta dago. Horrez gain, urrats bakoitzean jasotzen duen energia elastikoa gordetzeko gaitasuna du, gero proiektatu eta mugitzeko. Hori oin-zolaren arkuaren deformazioari esker gertatzen da, batez ere oineko muskulu intrintsekoek eta estrintsekoek kontrolatzen baitute.
Oineko muskulu estrintsekoak oinaren mugimendu nagusiak sortzeko diseinatutako muskuluak dira nagusiki eta hankaren beheko aldean sortzen dira.
Oinaren muskulatura intrintsekoa zeharkako ebakidura txikiagoa duten eta une laburragoko besoak dituzten muskuluek osatzen dute. Hori dela eta, jarduten duten segmentuen egonkortzaile gisa funtzionatzen dute eta ezinbestekoak dira gero indar-une handiak sortu ahal izateko.
Oin-arkuari egonkortasuna eta kontrola ematen dioten egituren multzoari “foot core” esaten zaio.
Lehen aipatu bezala, foot corea 3 azpisistematan banatzen da: azpisistema pasiboa, aktiboa eta neurala.
Azpisistema pasiboa oin-arkuak mantentzen dituzten lotailuak, hezurrak eta artikulazio-kapsulak dira.
Azpisistema aktiboa oinean txertatzen diren muskulu eta tendoiek osatzen dute. Oinaren egonkortzaile lokalak muskulu intrintsekoak dira eta mugimendu nagusiak oinaren muskulu estrintsekoek sortzen dituzte. Azpisistema horren funtzio nagusia indarra sortzea eta parte hartzen duten artikulazioei egonkortasuna ematea denez, oso garrantzitsua da indarra sortzeko duen gaitasuna.
Azkenik, azpisistema neuralak lehen aipatutako egitura guztietan dauden errezeptore sentsorialen multzoari egiten dio erreferentzia; errezeptore horiek funtsezkoak dira oinaren egonkortasunerako eta balantzerako.
Ondorioz, artikulazio honetan indar eta egonkortasun optimo bat edukitzea garrantzitsua da; izan ere, alboko artikulazioei ere negatiboki eragin ahal die, hein handi batean.

«Occidente ha inventado la inocencia para cometer sus barbaridades»

Radiografía «rapada» de un tiempo y un lugar
«Askatasuna da gauzarik sakonena»

«Guernika»: Hiri bonbardatua eta Italiako paisaia turistikoak
