Tuol Sleng, kanbodiar genozidioaren lekuko


Phnom Penh hiriburuko erdigunean dago Krimen Genoziden Tuol Sleng museoa, Pol Pot-en buruzagitzapeko Khmer Gorriek S-21 izena eman zioten atxilotze eta tortura zentroa. Derrigorrezkoa da museoan barneratzea Kanbodiako historia hurbila ulertu eta Khmer Gorrien diktadurak iraun zuen urte odoltsu haietan herrialdeak jasan zuen sarraskia ezagutzeko. Irudietan, tortura zentroko korridoreak eta galdeketetarako eta torturarako erabili ziren gelak.

Adituen arabera, biztanleen laurdenak desagertu ziren 1975 eta 1979 artean iraun zuen aldian; hau da, bi milioi kanbodiar inguru hil zituzten. S-21 zentroa ezkutuan mantendu zen, eta urte horietan 20.000 pertsona igaro zirela estimatzen da. Horietatik 12 baino ez ziren bizirik atera.





Goian ageri den zuhaitzean, milaka haur hil zituzten eta haien oroimenez jarritako zinta eta eskumuturrekoak daude eskegita. Beheko argazkian irudi bera errepikatzen da, hildakoak gogoan dituzten apaingarriekin.


Por una actitud más saludable en Navidad
Navidades invertidas

«Ser los más salvajes tiene su belleza, y yo ahí me siento muy cómodo, porque es coherente con lo que pienso, digo y hago»

Mantala jantzi, ondarea gal ez dadin
