Eva Rodriguez de Luis
KONEXIOAK

Samsung OLED S95F

Samsung-en OLED telebista berri eta hobetuena salgai jarri berri da hemen, eta, irudi kalitate bikaina eta soinu proposamen ausarta direla medio, erabiltzaile exijenteen beharrak asetzeko guztia dauka. Pantailak 4.000 nit-eko distira ikusgarria lortzen du -bereziki eskertzekoa, film ilunak ikustean-, eta soinua 70W-ra heltzen da 4.2.2 konfigurazioan. Hobetzeko alderdi bakarra du: ez da Dolby Vision-ekin bateragarria. Gamerrentzat ere proposamen bikaina da, azken belaunaldiko kontsoletarako lau HDMI 2.1 sarrera baititu eta paneleko freskatze-tasa 165 Hz-ra iristen baita. Interfazearen berrikuntza nagusia adimen artifiziala da, eta funtzio hauek eskaintzen ditu: pantailan agertzen diren zalantzak argitzeko “Click to search”, itzulpen automatikoa eta irudien sorkuntza.

 

HONOR 400

Honor 400 Lite da enpresa txinatarraren gama ertainerako proposamen berria, oreka bere ikur duen sakelako telefonoa. Diseinu erabilerrazarekin eta bere preziorako nabarmena den pantailarekin. Autonomia eta kamera nagusiaren errendimendua ditu bere abantaila nagusitzat.

 

 

TV BOX S3

Chromecast-i agur esan ondoren, Xiaomi bihurtu da Android TV telebistei emateko ordezko nagusia, kalitate-prezioan nabarmentzen den gailu berri honekin. Belaunaldi berri hau Dolby Vision eta Dolby Atmos soinuarekin bateragarria da, Wi-Fi 6 konexioa eta 32 GB-ko biltegiratzea ditu.

 

LEGION 9I

Lenovok ordenagailu eramangarri berri eta indar handiko bat aurkeztu du, gaming-erako pentsatua: Legion 9i. Jokatzeko ez ezik, ingeniaritza eta programazioa bezalako erabileretarako ere diseinatuta dago. Core Ultra 9 275Hx txipa eta RTX 5090 txartel grafikoa daramatza barruan.

B&O A1

Bang & Olufsenek bere ikurretako bat berritu du: bozgorailu eramangarria. Diseinu zaindu batez, uraren eta hautsaren erresistentzia IP69koa du, eta tamainarako 360° audio sistema potentearen artean, interesgarriena bere iraupena da: gutxienez 10 urteko bizitza erabilgarria bermatzen du.

 

JORO

Razer-ek teklatu haririk gabe eta trinko bat merkaturatu du, joko zein produktibitaterako baliagarria dena. RGB atzeko argiztapena du, adimen artifizialerako teklak eta MacOS zein Windows-ekin bateragarria da. Horrez gainera, iraupen luzeko bateria du: 1.800 ordu, karga bakoitzeko.