#ASKATASUNAFREE LEHIAKETA
UR LASTERRAREN BIDEA

Oihan Unai Ataun iruindarrak Huescako Pirinioetako Estribiella eta Siresa arroiletara egindako txangoan ateratako argazkia igorri digu. Irudia bera parajeok bezain ederra da. Askatasunaz ari gara, eta gauza gutxik isla dezakete askatasun nahia bere bidean libre dabilen ur-lasterrak baino. Gaindi ezinezko oztoporik gabe, urak beti aurkitzen du aurrera egiteko modua, batzuetan trabei izkin eginez, beste batzuetan gainetik pasaz. Eta ibiliaren ibiliaz mendiko errekastoek bidelagunak aurkitzen dituzte, erreka eta ibai bihurtu, itsasora heldu arte, askatasun mugagabera.

elkarrizketak
«La credibilidad te la tienes que ganar tocando y eso es lo que he hecho toda mi vida»

Miradas
¿Qué está pasando con la extrema delgadez?

Reportajes
No será culpa de la IA si el futuro marmitako es de atún vegano

Miradas
¿Qué comer cuando el verano se adelanta?

elkarrizketak