Espetxeetara indarra

Ibon de Piedrafita mendian (1.242 metro) ateratako argazki hau igorri du Jon de Castrok. Jaka inguruan eman dituzte egun batzuk oporretan eta inguruko mendiak bisitatzeko parada ez dute galdu nahi izan. Mendiak sarri ematen duen askatasun sentsazio horren baitan, Altsasuko gazteen eta beste hainbat presoren aldeko indarra islatu nahi izan dutela argazki honen bitartez kontatu du De Castrok. Pitti-ttapa, ttipi-ttapa...