#NIEREBANAIZ

Lac de Basseautik, askatasun airea

Angel Mari Etxeberria azpeitiarrak bidali digu argazki hau paraje ederretatik. 2.028 metroan kokatuta dagoen Lac de Basseaun ateratakoa dela kontatu digu, opor egunetan egindako mendi zeharkaldi batean, hain justu ere. Haraino eraman nahi izan du NierebaNaiz aldarrikapena: «‘Egin’-en eta ‘Egunkaria’-ren itxieren injustizia galantak bizi izan ditut eta ez dut imajinatu nahi Naiz-i horrelakorik gertatzea», azaldu du; izan ere, bere ustetan, «Euskal herria askatasun airerik gabe geldituko bailitzateke». Beraz, «zer gutxiago eta ahal den neurrian NierebaNaiz aldarrikapena zabaltzea» baino. Euskal presoak ere beti buruan izan nahi izan ditu.