Iñaki Irigoien
ARGAZKI ERREPORTAJEA

Palestinarren ahotsa, Belfasteko muraletan

(Iñaki Irigoien)

Divis Street kaleko pareta luzeak urteak daramatza muralez beteta, baina, kasu honetan, espazio gehienak Palestinarekin elkartasuna adierazten duten margolanez bete dira. Danny Devenny, Marty Lyons eta Mickey Dock dira artista sortzaile nagusiak. Haiekin batera hamarnaka boluntario aritu dira lanean. Hiritarrek egindako ekarpenarekin finantzatu dituzte muralok, eta soberakinak sendagaiak erosteko erabiliko dira, zuzenean Palestinara bidaltzeko.


Zeruaren eta lurraren artean eraiki den infernua da Gaza, eta Belfasten ikus daitezkeen muraletan palestinarren eguneroko latza zein den nabarmen erakusten da.

Jende andana igarotzen da egunero Belfasteko mural horien aurretik. Helburuetako bat da, hain zuzen, palestinarren aurkako sarraskia munduaren aurrera eramatea, bertako artistek igorritako irudi eta materialak horma luze horretan margotuz.

Marty Lyons artista, Belfasten sortutako muralen aurrean.

Danny Devenny eta Marty Lyons margolariak, proiektu honen inguruko azalpenak ematen.