Ariketa isometrikoen garrantzia, indar entrenamenduan

Jarduera fisiko eta kirol esparruan ariketa isometrikoek beren lekua aurkitu dute giharren errendimendu eta funtzionaltasunean. Ariketa hauek mugimendu artikularrik gabeak eta gihar kontrakzio jarraitukoak dira; hau da, indarra sortzen da baina giharra ez da bere lekutik mugitzen. Dena den, goi errendimendu, errehabilitazio eta osasun esparruetan izugarrizko onurak dituela frogatu da.
Mugimendurik gabeko ariketa hauen onura nabarmenetako bat da puntu zehatz bateko gihar hipertrofia (gihar masaren hazkuntza) eta indar isometriko maximoa hobetzen dutela. Posizio estatiko bat mantentzean kontrakzio jarraitu bat gertatzen da eta unitate motorren errekrutamendu handi bat eragiten du; plantxa frontal batean edota sentadillan, esaterako. Honek, landutako giharra indartzeaz gain, lokalizatutako gihar erresistentzia hobetzen du, jarduera fisiko espezifikoetarako ezinbestekoa dena.
Errehabilitazio arloan ere ariketa isometrikoek garrantzi handia dute. Izan ere, inpaktu artikular baxua dute eta oso baliagarriak dira mugikortasun baxua edota lesio bat dugunean. Gainera, gihar talde espezifikoen aktibazio kontrolatua erraztuz pertsonaren berregokitzean laguntzen dute.
Ikuspegi neuromuskularretik, ariketa hauek giharren sinkronizazio eta kontrol motorra hobetzen dute, artikulazioei egonkortasun handiagoa emanez. Honek denbora luzez postura egonkorrak mantentzeko gaitasuna suspertzen du, errehabilitazio zein errendimenduan baliagarria delarik. Horrez gain, edozein lekutan gauzatzeko aukera dago, gehienetan ez baitugu material espezifikorik behar.
Azkenik, Corean eta gorputzeko posturan duen eragina aipatu behar dugu. Ariketa isometrikoek sekulako garrantzia dute lunbarretako min eta bizkarreko lesioetan. Hortaz, gihar mugimendurik egiten ez den ariketak egunerokoan sartzen baditugu, gure gorputzeko posturan hobekuntzak izango ditugula ikusiko dugu.
Hau esanda, argi geratu da ariketa isometrikoak indarra, egonkortasuna eta ongizate integrala garatzeko egokiak direla. Ez ahaztu, beraz, zure egunerokoan halakoak sartzeaz, zure osasuna eta errendimendua hobetuko baitituzu!

El mercado de Santo Domingo, a debate

Bebidas sin apenas alcohol pero con cuerpo

El legado vivo de Manu de la Sota

«Sotak euskal diasporaren potentzial politiko eta kulturala oso goiz ikusi zuen»
