Amaia Ereñaga
Erredaktorea, kulturan espezializatua

Munduari bira, berrogeita hamar tabernako barretan

Londresko Connaught Bar-eko (6.a) barmanak, lanean. Aurten ere Europako koktelen hiriburu izendapenari eutsi dio Londresek.
Londresko Connaught Bar-eko (6.a) barmanak, lanean. Aurten ere Europako koktelen hiriburu izendapenari eutsi dio Londresek. (The World’s 50 Best Bars 2025)

Hong Kongeko Central barruti bizian bada bitxia den toki bat: Bar Leone. Lorenzo Antinori barman ospetsuak Erromako taberna bat ‘transplantatu’ baitu Asian, eta aurtengo The World 50 Best Bars zerrendaren lehen postuan jarri da. Hemen gure gonbita: zatozte 29 hirietako taberna batzuen bidez (adibidez, goiko argazkiko Londresko Connaught Bar-era) munduari bira ematera, koktel bat eskuan hartuta.

Hong Kongeko Bar Leone. Erromako auzoetako “cóctel popolari” edo “koktel herrikoiaren” filosofian oinarrituta, ateak zabaldu eta ospetsu egin zen ziztu bizian. Munduko tabernarik onenaren izendapena jaso du.

Ezker-eskuin eta goitik behera, Mexiko hirian dagoen Handshake Speakeasy kokteldegia, 2. postuan aurten –iaz munduko onena izan zen–; Bartzelonak zerrendaren lehenengo postuetan sartu duen Ciutat Vellako Paradiso taberna –hau 3. gelditu da–; eta 2.ena L’Eixamplen dagoen Sips koktel taberna izan da. Europako tabernarik onena ere izendatu dute. Milango Moebius (7.a) ikusgarria eta Buenos Airesko Tres Monos-en (10.a) ematen dituzten koktelak.

Ezker-eskuin eta goitik behera, New Orleanseko eskualde frantsesean kokatutako Jewel of the Sout (44.a), New Yorkeko Superbueno (11.a) taberna mexikar alaia eta Londresko Tayer+Elementary-ko (5.a) koktel baten osagaiak.

Edinburgoren bihotzean kokatutako Panda&Sons (34.a) koktel taberna bitxiko langileak.

Ezker-eskuin eta goitik behera, Parisko 3. auzoko Bar Nouveau (17.a), Tokioko Bar Benfiddich (18. postuan, urtero zerrendan agertzen den klasiko bat) eta Melbourneko Caretaker’s Cottage (19.a) tabernan prestatzen duten koktel bat. Parisek hiru taberna sartu ditu zerrendan eta batek, batez ere, piztu du gure jakinmina: The Cambridge Public House, sari berezia jaso duena. Marais auzoan dago «Tradition & Transition» leloa duen pub ingeles hau, eta jasangarritasuna du helburu.

Bratislavako Mirror Bar-en ematen dituzten “autore koktelak”. Aurten lehenengo aldiz zerrendan sartu da Eslovakiako hiri hau.

Farmazia zahar bat taberna bihurtu dute Oslon, Svanen ederra egiteko (zerrendako 32. postuan).