Bidaiari

Museoen Nazioarteko Egunean, jarduera bereziak Donostiako zenbait gunetan

Museoen Nazioarteko eguna ospatzeko, maiatzaren 18an ate irekien jardunaldia eta beste ekitaldiak izango dira Donostian, ‘Museoen etorkizuna etengabe aldatzenari da’ lelopean.

Ate irekiak izango dira Donostiako hainbat museotan.
Ate irekiak izango dira Donostiako hainbat museotan. (Donostiako Turismo.)

‘Museoen etorkizuna etengabe aldatzenari da’ lelopean, Donostiako zenbait museok eskaintza berezia prestatu dute Museoen Nazioarteko eguna ospatzeko. Honako hauek dira antolatutako jarduera batzuk:

San Telmo Museoa

Ospakizunarekin batera, maiatzaren 17 eta 18an museorako sarrera doakoa izango da egun osoan zehar eta eskaintza berezia antolatu da: taldeko sormen-ariketak, bisita gidatuak eta musika-emanaldiak. Hemen programazio osoa ikusteko eta proposatutako jardueraren baterako erreserba egiteko.

Euskal Itsas Museoa

Museoen Nazioarteko eguna ospatzeko eta aurtengo leloari jarraituz, erakusketa batean ikusten ez dena, hau da, erakusketa egiteko prozesua, erakutsi nahi dute Euskal Itsas Museoan maiatzaren 17an. 11:00etan (euskaraz) eta 12:00tan (gaztelaniaz).

Bestalde, ‘Mare Clausum’ dago ikusgai. Erakusketak bidaia egiten du historian zehar gaur egungo egoerari erantzuna bilatu nahian. Museoek, iragana ez ezik, gizartearen gaur egungo egoera ere izan behar dute kontutan. (11:30).

‘Portura begira’ familia tailerra ere antolatu dute. Museoen etorkizuna birpentsatzeko argazkigintza tailer honen bidez, haurrek Donostiako portuarekiko duten ikuspegia azaldu eta Donostiko itsas-historiaren ardatz den leku honen inguruan hausnarketa sustatu nahi da.

Jarduera guztien aurretiko izen-ematea nahitaezkoa izango da museoaren webgunearen bidez edo 943430051 telefonora deituz.

Sagardoetxea

Maiatzaren 18an museoko sarrera doakoa izango da eta egitarau berezia eskainiko du: 12:00etan antzerkia Astigarragako Antzerki Eskolako ikasleen eskutik Sagardoetxeako sagastian. Ondoren, ‘Udaberri giroan’ tailerra izango da Astigarte Elkarteakin, sagastiko materialak zein norberak margotutako marrazkiak (loreak, erleak, erlauntzak... ) erabilita, Sagardoetxeako sagarrondoak udaberriko elementuekin apaintzeko aukera izango dute bisitariek.

Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa izango da, 943550575 telefonora deituz edo info@sagardoetxea.eus helbidera idatziz.

Chillida Leku

Maiatzaren 18an Chillida Lekuk ateak parez pare irekiko ditu herritarrentzat eta sarrera doakoa izango da. Museoko hezitzaileek haur eta familiei zuzenduriko bisita gidatua egingo dute, euskaraz eta gazteleraz. Bertan, haurrek, heldu batek lagunduta, eskulturak ikutu eta Chillidak sortutako espazioak arakatu ahal izango dituzte, formen mundu infinituan murgilduz. Bisita gidatuak: 12.00 euskaraz) eta 16.00 (gaztelaniaz).