Everesteko glaziarrak turisten 240.000 litro gernu erregistratuko ditu udaberrian
Everesteko glaziarrak 240.000 litro gernu erregistratuko ditu udaberri honetan, The NeverRest Project teknologia eta ingurumen-ingeniaritzako konpainiaren EverData plataformaren bertsio aurreratu berriaren kalkuluen arabera. Espedizioetako turismoak eragindako kantitatea da.

The NeverRest Project-ek ohar baten bidez jakinarazi duenez, Everesteko Oinarrizko Kanpalekuaren ondoan dagoen Khumbu glaziarrean egunero 4.000 litroko gernua isurtzea «arreta merezi duen datua» da. Uraren Munduko Egunari begira egin ditu adierazpenak eta gogorarazi du NBEk glaziarrak zaintzearen garrantziaren kontzientziazioan jarri duela fokoa aurten.
Errazago aklimatatzeko, mendizaleek zein turistek likido asko hartu behar dute. Gertatzen dena da botatako gernuak sendagai ugari dituela, espediziokoek sensagaiak hartzen dituztelako altuerako gaitza eta beste batzuk jasateko. Kalkuluen arabera, 240.000 litro gernu dira bi hilabetean, ez baitago hondakin organiko likidorik kanporatzeko sistemarik» inguru horietan.
Kauffmann
Frédéric Kauffmann The NeverRest Projecten sortzaileak azaldu duenez, EverDataren bertsio berriak «Everest mendia inoiz ez bezala ikustea ahalbidetzen du, datu errealekin –turistikoak eta ingurumenekoak– epe luzera kontzientziaz eta erantzukizunez jardutea ahalbidetzen dutenak».
Plataformaren bertsio berriari esker, edozein pertsonak kontsulta dezake Everesten egoera aztertzeko funtsezko informazioa, hala nola bisitarien historikoa, nazionalitateak, sortutako edo bildutako zabor ez-organiko eta organikoa edo tokiko biztanleriaren egoerarengan sor ditzakeen eragin positiboak eta negatiboak.
Halaber, lor dezake azken urteetan uraren tenperaturak eta kalitateak izan duten bilakaeraren informazioa, beste parametro askoren artean. Parametro horiek balio dute munduko ekosistema delikatuenetako bat babesteko irtenbideak diseinatzeko eta tokiko komunitateen bizitza hobetzeko.