Parisek oinezko bihurtuko du Montmartreko gunerik turistikoena
Montmartre muinoaren goiko aldeak, Parisko gune pintoresko eta bisitatuenetakoak, ibilgailuen trafikoa murriztuko du, Sacre-Coeur basilika, ‘pintoreen plaza’ edo Dalida abeslariaren bustoa bezalako monumentu enblematikoen inguruak oinezko bihurtzeko.

Montmartre muinoaren goiko aldean hasi berri diren oinezkoentzako lanak irailerako amaituko dira. Orduan, 18. barrutiko hogei bat kale oinezkoentzat izango dira. Honako hauek, besteak beste: Sacre-Coeur eta Lamarck kaleen artekoa, Saint-Vincent hilerria eta Dalidari eskainitako plazaren eta Gabrielle kalearen artekoa.
Pariseko bihotzean dagoen herritzat hartzen da Montmartre muinoa. 40.000 biztanle ditu eta bere kale estuen espazioa turista kopuru handiarekin, ibilgailuekin, aparkalekuekin eta kafetegi eta jatetxeetako terrazekin partekatzen du.
Egoera horrek eragiten zuen estutasun orokorraren ondorioz, Parisko Udalak goiko aldeko trafikoa murriztu du, «oinezkoentzako gune koherente, integral eta ireki bat sortzeko», zehaztu du Antoine Dupont mugikortasunaz arduratzen den 18. barrutiko alkateordeak.
Aparkalekuaren arazoa
«Udan ezin zara ibili ere egin», deitoratu du Mont-Cenis kalean lan egiten duen Davidek zerbitzari mexikarrak.
Aparkalekua murriztea da oinezkoentzako planaren helburuetako bat, espaloi batzuen tamaina handitu ahal izateko. Udalak uste du 300 plaza kenduko direla zonako 1.600 plazetatik.
Aparkatu ezin bada ere, 30 minutu baino gutxiagoko geldialdiak egin ahal izango dira inguru horretan, eta, Dupontek argitu duenez, «zerbitzuetako langileek, merkatariek, bizilagunek, bisitatik datorren jendeak, pertsona bat jasotzera edo uztera datozenek horrela jarraitu ahal izango dute».
Aparkalekuak eta trafikoa murrizteak, airearen kalitatea hobetzeaz gain, bisitak bultzatuko ditu. Han bizi izan ziren Van Gogh, Picasso, Toulose-Lautrec, Suzanne Valadon eta Maurice Utrillo bezalako artistak.