Arabako 18 herri, magiaz zipriztinduta
MagialdiArabaren XI. edizioak ilusioz zipriztinduko ditu lurraldeko 18 herri. Topaketak prestakuntza, sorkuntza eta zabalkundea bateratuko ditu abuztuaren 28tik irailaren 14ra arte.

Gasteizen irailaren 15etik 21era bitartean egingo den Magialdiaren atariko ekitaldia izango da MagialdiAraba jaialdia, non, urtero bezala, prestakuntza, sorkuntza eta zabalkundea uztartuko diren. 18 herri magiaz bustiko dituen topaketaren aurkezpenean Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak, Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioko zuzendariak eta Jose Ángel Suárez jaialdiko zuzendariak hartu dute parte.
MagialdiArabaren egitarauan mota anitzeko ekitaldiak iragarri dira, honako hauek, besteak beste: hurbileko magia emanaldiak eta haurrentzako eta adinekoentzako magia lantegiak, Asier Kidam, Tor Magoa, Hodei Magoa, Imanol Ituiño, Txoborro Magoa eta Mago Altrius artisten eskutik.
Lantegi guztiak euskaraz eskainiko dira. MagialdiAraba proiektua Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak eta Vital Fundazioak finantzatutako proiektua da, parte hartzen duten udalen laguntzarekin.
Egitaraua
11. edizioan prestatutako egitaraua honako hau da:
Abuztuaren 28: BERANTEVILLA
Abuztuaren 29: PIPAON
Abuztuaren 30: AZAZETA
Abuztuaren 31: LANTZIEGO-GOIZEZ
Irailaren 01: URIBARRI GANBOA
Irailaren 02: ARTZINIEGA-ADINEKOAK
Irailaren 03: GILLERNA
Irailaren 04: RIBABELLOSA-ADINEKOAK
Irailaren 05: ESKUERNAGA
Irailaren 06: POBES
Irailaren 07: BERGANZO-GOIZEZ
Irailaren 08: LAUDIO