Bidaiari

Burdinolen ibilbidearen XVII. edizioa, meatzaritzaren paisaiak ezagutzeko

‘Burdinolen ibilbidearen XVII. edizioa, Meatzaritzaren paisaiak’ egingo da urriaren 5ean, Enkarterrietako Museoak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatuta. Aurten burdin meategien paisaiak ezagutara ematen duen ibilbidea guztiz berria izango da. Enkarterrietan eta bestelako lurraldeetan erabilitako burdinaren iturri izan ziren Alen mendiko meategien paisaietan murgilduko dira parte-hartzaileak.

Ibilbidearen zati bat.
Ibilbidearen zati bat. (Enkarterriko museoa)

Ibilbide kulturala bezala (ez mendi martxa gisa) planteatutako Meatzaritzaren paisaiak egitasmoak burdin mearen ustiapenak eragindako ondarea balioan jarri nahi du.

Edizio berri honetan Muskizetik irten eta Mello mendian zehar Alen meatze-barrutira helduko dira parte-hartzaileak. Bertan Sorpresa, María, Cecilia eta Amalia burdin meategien ustiapenarekin lotutako azpiegiturak ezagutuko dituzte. Ibilbidea bide-berdean zehar jarraituko dute, mea zamalekuen eta burnidolen aurrietatik igaroz, azkenik Enkarterrietako Museora helduz.

Guztira, 27,5 Kilometro izango dira. San Juan Plazatik abiatuko da (Muskiz), goizeko 9:00etan eta helmuga Enkarterrietako Museoa (Sopuerta) izango da. Izen ematea: doan, enkarterrimuseoa webgunean.

Hiru Hamaiketako egongo dira bidean zehar: lehenegoa 8,5,Km-an, non ura eskainiko den; bigarrena, 15.Km-an (barra energetikoa eta fruta); eta hirugarrena, Museoan bertan (Lapiko gizarteratze-enpresak egindako ogitarteko begetala).

14:30etatik aurrera, 63 plazako autobus batek Museoaren eta Muskizen arteko ibilbidea egingo du, parte-hartzaile guztiak bertaratu arte. Joan-etorriak autobus osoarekin egingo dira.