Baluartek Navartur nazioarteko turismo azoka hartuko du, 175 erakuslerekin
Iruñeko Baluarte Kongresu Jauregiak Navartur Nazioarteko Turismo Azokaren hogeigarren edizioa hartuko du otsailaren 20tik 22ra bitartean. Aurten, autonomia-erkidegoetako eta herrialdeetako 175 erakusketarik hartuko dute parte, publiko orokorrari eta sektoreko profesionalei beren turismo-eskaintzak erakutsiko dizkietenak.

Hiru egunetan zehar, bisitariek barne-turismoko, landa-turismoko, kultura-turismoko eta turismo enogastronomikoko proposamen paregabeak esploratu ahal izango dituzte, baita kostaldeko helmugak, turismo aktiboa, mendi-ibiliak eta zikloturismoa ere, «era guztietako bidaiarientzat eta bidaia-estiloentzat pentsatuak», azaldu du Navarturreko zuzendari Luis Cortesek azokaren aurkezpen ekitaldian.
Azokaren azalera %17 haziko da aurten. Azokaren zuzendariak azpimarratu duenez, edizio honetan «ezustekoa» izan dute Navarturren parte hartu nahi ez zuten komunitateak aurten badaudelako, hala nola Madril, Asturias eta Gaztela-Mantxa. Gainera, Estatu frantseseko hego-mendebaldearen eta Portugalgo iparraldearen parte-hartzea indartu egin da.
Horrez gain, azokan «gustu guztietarako jarduerak» egongo direla esan du, besteak beste, bidaien eta egonaldien zozketak, dastatze gastronomikoak eta ardo dastatzeak, destinoen aurkezpenak eta haurrentzako jarduerak.
Azokarekin batera, work shop bat antolatu dute. Otsailaren 20an izango da, goizean, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Belgika, Espainia eta Suitzako ordezkariekin.
Enogastronomikoaren I. Nazioarteko Kongresua
Eta, bestetik, otsailaren 19an, inaugurazioa baino egun bat lehenago, Turismo Enogastronomikoaren I. Nazioarteko Kongresua egingo da. Bertan, zenbait adituk sektorea osorik landuko dute, ekoizpena, sukaldaritza, operadore turistikoak eta helmugak lotuz.
Hilaren 19an, hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailer praktikoak egingo dira talde txikietan, eta, arratsaldean, upategi bat bisitatuko da, I+D mikroproiektuak aurkeztuko dira, ardoak dastatuko dira eta networking profesionala egingo da.
Ana Rivas Nafarroako Gobernuko Turismo zuzendari nagusiak azpimarratu du azoka hau «interes handikoa» dela eta, horregatik, Nafarroak stand propioa izango duela azokan. Natura, kirola, paisaia eta gastronomia izango dira turismo eskaintzaren ardatz nagusiak.
I. Kongresu Enogastronomikoa ere baloratu du, Nafarroako gastronomiaren eskaintza «kalitate bikainekoa» dela azpimarratuz. «Kalitate handiko eskaintza, oso sofistikatua du sektoreak», esan du.
Rivasen hitzetan, kongresu paralelo honen helburua da «martxan jartzen ari diren proiektuak partekatzea» eta beste herrialde batzuetako turismo enogastronomikoaren esperientziak ezagutzea, batez ere Italiakoak.
Gainera, aurreratu du jardunaldietan Nafarroak sektorean dituen 19 proiektu berritzaile aurkeztuko direla.