‘Desobedienteak 18/98’, desobedientzia zibilari buruzko antzezlana, Arriagan
UrtarrilaK 8-10
‘Desobedienteak 18/98’, desobedientzia zibilari buruzko fikziozko antzezlana, eskainiko du Arriaga antzokiak. María Goiricelayak idatzita eta Fernando Bernuések eta Mireia Gabilondok zuzenduta, Ainhoa du protagonista, Politika Zientzietan doktoregoa lortu duen gaztea, auzitegi akademikoaren aurrean doktorego-tesia defendatzen ari dena.
Tesian, desobedientzia zibila proposatzen du herrialde demokratikoetan beharrezkoa den borrokarako jardun gisa. Garzon epaileak irekitako eginbide batzuetatik abiatuz 18/98 sumarioa izan zenaren prozesu judizialean murgiltzen du ikuslea bete-betean Tanttaka Teatroa ekoitzitako antzezlanak.
«Epaiketatik unibertsitatera eta unibertsitatetik mundura, piezak desobedientzia zibilaren zimenduetara garamatza», esan dute antolatzaileek.