Munduan pasieran
Lisboako moda Museoa, berriz zabalik

Lisboako Diseinu eta Moda Museo ezagunak (MUDE) berriro zabaldu ditu ateak.
Baixa Pombalina auzoaren erdigunean kokatuta dago, eraikin historiko batean, garai batean ‘Banco Nacional Ultramarino’ zenaren egoitza izandakoan.
Hain zuzen, inauguraziorako erakusketa, ia 6.000 metro karratukoa, eraikinari buruzkoa izan zen: ‘Edifício em Exposição’.
Dena dela, irailaren amaieraz geroztik museoaren bilduman oinarritutako erakusketa dago ikusgai, Francisco Capelo Bildumako piezez gain, 2009tik aurrera gehitutako 15.589 obrak biltzen dituena.