Egin planak

Maskaradak

Apirilak 5-26

Urtarrilaren 18an Iruri-Ozazen abiatuko maskaraden egutegia apirilaren 26an amaituko da. Zalgizen emanen dituzte barrikadak eta arratsaldeko saioa, berriz, Mendikotan izanen da.

Dena dela, bisitaldien zerrenda bukatu aurretik zenbait saio gelditzen dira apirilean: 5ean, Hokin izango dira; 12an, Gameren; eta 18an, Barkoxen.

Aurten, Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek prestatu dituzte maskaradak, urtero bezala, zenbait herritan ikusgai izan direnak.