Egin planak

Iraileko igandeetan, erromeria Hernion

Irailak 4, 11, 18, 25

Tradizioak horrela aginduta, iraileko igande guztietan Hernio mendiko Zelatungo lepoan (859 m) erromeriak egiten dira. Gipuzkoako ingurune natural paregabe horretan pasieran ibili ondoren, jai giro erakargarria sortzen da Antonioren eta Agirretxeren borden artean, inguruko herrietako ehunka lagunen oinak eta sabelak dantzan jartzen dituztelarik trikitilariek, ardoak eta txorizo eta haragi egosi ogitartekoek.