Egin planak

Hamar euskal zinta Mendi Filmen

Abenduak 9-18

Mendia du ardatz BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiak. 190 film aurkeztu dira, eta horien artean 59 hautatu dituzte Sail Ofizialerako, Zabalandi sailerako eta Mendi Film Bizkaia Ternua Bekarako; horietatik hamar, Euskal Herrikoak. Abenduaren 9tik 18ra bitarte «mendiko, abenturako, muturreko kiroletako eta naturako zinemaren epizentroa izango da» Bilbo, antolatzaileen esanetan.