Egin planak

‘Gailurretan izan gaitun’: emakume mendizale eta alpinista aitzindariez

Apirilak 4-Maiatzak 10

Emakume mendizale, alpinista eta eskalatzaile aitzindariak ezagutzeko parada eskaintzen du Donostiako Okendo kultur etxean ikusgai dagoen ‘Gailurretan izan gaitun’ erakusketak.

Egitasmoa antolatzeko, Gipuzkoako Mendizale Federazioak, Kirol Etxeak, Club Vasco de Camping elkarteak eta Donostia Kulturak urtemuga berezi bat hartu dute aitzakiatzat: Euskal-Nafar Alpinismo Federazioa Elgetan sortu zen 1924an. Urte horretan Parisen egindako Olinpiar Jokoetan Lili Alvarez (1905-1998) eskiatzaile, alpinista eta tenislariak parte hartu zuen. Beraz, ehun urte pasa dira mugarri hartatik, emakumeek laguntzaile gisa aritu zirenetik. Dena dela, antolatzaileek azpimarratu nahi izan dute Frantziako, Erresuma Batuko eta Ameriketako Estatu Batuetako zenbait mendizalek eginak zituztela tontor batzuk.