Paul ELLIS (AFP)
Munduan pasieran

Palestinaren aldeko oihuak paretetan

Palestinako herriari elkartasuna adierazteko margotutako murala da irudian agertzen dena, Belfasteko Falls Road-eko harresian, Ipar Irlandan. Azkenaldion mundu osoko hormetan agertu dira palestinarrak jasaten ari diren genozidioaren aurkako mezu, irudi eta oihuak. Belfasten, zehazki, zenbait artistak egin dituzte muralak, herritarren laguntzarekin.