Munduan pasieran
Dickens museoak, ehun urte

Charles Dickens Museoak mende bat bete du Londresko Doughty Streeteko 48. zenbakian eta, urteurren biribila ospatzeko, erakusketa berezia prestatu dute, ekainera arte zabalik egongo dena.
Erakusgai dauden objektuen artean, idazlearen jatorrizko eskuizkribuak, lagunei eta senideei bidalitako gutunak eta bere obrarik ospetsuenen lehen edizio arraroak daude, baita eguneroko objektuak ere, hala nola ilerako eskuila, makila edo kontserbatzen den jantzi bakarra.