Damir Sagolj (Getty Images)
Munduan pasieran

“Arrantzaren iluntasuna”, Kroaziako Brahu uhartean

Arrantzaleak, Adriatiko itsasoan. “Ferdo” izena du arrantza-ontziak, 28 metroko luzera du eta Povljako portutik itsasoratu da, Kroaziako Brahu uhartean. Beti bezala, ilargirik gabeko gaua aukeratu dute, “arrantzaren iluntasuna”. Altxor ezkutuaren bila ari dira: sardina adriatikoaren bila.

Kroaziak, bere 1.244 uharte eta ur gardenekin, sardina ugari dituen ekosistema du, arrantzaleen belaunaldiak sostengatu dituena. Mediterraneoko eskualde honetan 350 itsasontzi inguru daude “Ferdo” bezalakoak. Arrain txiki hori modu iraunkorrean hazten da, eta funtsezko eginkizuna betetzen du Adriatikoaren elikadura-katean. Espezie garrantzitsua bilakatu da arrantza-sektoreak garrantzi handia duen eskualdean.