Munduan pasieran
Azafrai jaialdia, Jordanian

Duela gutxi, azafrai uztaren bigarren jaialdia egin da Jordanian.
Dahaleko azafrai enpresako langileek loreen estigma gorriak eta petalo moreak bereizten dituzte espezia ateratzeko. Ondoren, estigmak kontu handiz lehortzen dira tenperatura baxuan, haien zaporea eta olio esentzialak babesteko.
Erauzketa prozesua konplexua da, eskuzko lan intentsiboa eskatzen duena.
Jordanian azafrai laborea oso estimatua da. Gramoa 10 dinar inguruan saltzen da, hau da, 14 dolarrean.