Biarritzek Carcasonneren aurkakoan bere bolada onari eutsi nahi dio

Biarritzek bere bolada onari eutsi nahi dio Carcasonneren aurka jokatuko duen neurketan. Gaur, 19.30etik aurrera, jokatuko den partida garrantzitsua izango da zuri-gorrientzat. Gaur Agileran garaipena lortuko balute, aurrean izango lukeen taldea gainditu egingo luke sailkapenean eta erdialdean sartuko litzateke, gora begira jarriz. Une honetako Biarritzek ez dauka zerikusirik aurreneko zazpi partidetakoekin eta etsipenetik ilusiora pasatu dira zaleak.