Jabier Muguruza Llanes Encanta kantautore topaketan

Jabier Muguruzak asteburuan egingo den Llanes Encanta kantautore topaketan parte hartuko du. Ostiraletik igandera erakusketak, hitzaldiak, dokumentalak eta kontzertu nagusi bat antolatuak dira Llanesen. Larunbateko kontzertuan Muguruza eta Mikel Azpiroz pianoan arituko dira beste hamar kantautorerekin.