GARA
HERNANI

«EskolHarria, biharko herria» festa, Euskal Eskola Publikoaren alde

Sortzen elkarteak 25 urte betetzen ditu eta ospatzeko maiatzaren 22rako festa berezia prestatuko dute Hernanin. “EskolHarria, biharro herria” festan Euskal Eskola Publikoaren aldeko aldarrikapenerako aukera izango da.

Jaiaren egitarauaren berri emateko prentsaurrekoa eskaini zuten ostegunean ordezkariek Hernaniko Oialume Zar sagardotegian.

Goizean zehar kale animazioa izango da pixkanaka jendea herritik zehar barreiatzen joateko. 10.30etan izango da inaugurazioa Gudarien plazan, azeri dantzarekin, eta 14.00etan amaituko da bertsolariekin. Lau gune prestatuko dituzte (Eskolharria, Giltzaharria, Harrikoxkorrak eta Gazteharria) eta bakoitzean ekimen desberdinak prestatuko dituzte, tartean tailerrak, antzerki ikuskizunak, bisita gidatuak, sagardo eta pintxo dastatzeak, eskulan saioak, gazteentzako ekintza bereziak, tonbola edota produktuen merkatua.

Hernanira iristea erraza da. Inguruko herrietatik autobusak izan ohi dira maiz. Bestalde, trenez joatea ere posiblea da.

Festa baino gehiago

Maiatzaren 22ko zitaz gain, bestelako ekintzak ere prestatu dituzte. Esaterako, maiatzaren 7an pilota partiduak izango dira egun osoan zehar. Haur, gizon eta emakumeen saioak izango dira.

Horrez gain, Sortzenek jaiaren bideoklipa ere aurkeztu du. Unai Agirrek egin du letra, eta, musika, berriz, Xabi Solanok (Esne Beltza) eta Laiotz taldeak jarri diote.