AGUR HUNKIGARRIA IZAN ZUEN OLAETXEAK BEOTIBARREN

Askotan ez da gauza handiegirik behar ekitaldi polit bat egiteko, eta berea duen umiltasunarekin esan zion agur atzo Mikel Olaetxeak bederatzi urtetako ibilbide profesionalari. Ezker gantxoz partida 17-22 bukatuta, Jon Ander Albisuk eta alabak ekarritako lore sortarekin egin zion agur Lizartzakoak zutik zegoen Beotibarri.Jon URBE | ARP