Lain taldeak oholtzak utziko ditu aurtengo azaroan

Prentsa ohar baten bidez, Lain taldeak adierazi du agur esango duela azaroan. Iaz plazaratu zuten “Tximeletak”, euren hirugarren diskoa. «Izugarri maite ditugun tximeletak badira ere, ezinezko bihurtu zaigu hauen kontrola», diote oharrean. Azarora arte emango dituzte kontzertuak.