GARA
BILBO

ManpowerGroup-en proposamenari erantzungo dio Arte Ederren Museoak

Bilboko Arte Ederren Museoko langileek «kontraproposamen» bat egingo diote enpresak egindako «hitzarmen tranparen» proposamenari, atzo zentroaren aurrean egin zuten elkarretaratzean iragarri zutenez. Museoa ekainaren 7tik dago itxita Manpowergroupek azpikontratatutako langileak greban daudelako. Horiek «soldata duinak» eskatzen dituzte, hots, 1.200 euroko lansariak 14 ordainsaritan.

ELA sindikatuko ordezkari Juanjo Capetillok esan zuen egoerak «zegoen bezala» jarraitzen duela eta ez dela ezer mugitu. Era berean, gogorarazi zuen langileek eta sindikatuek bat egin dutela ManpowerGroupen proposamenaren kontra, hori «gozoki pozoitu» bat dela esateaz batera.

2016an eta 2017an orduko 25 zentimoko igoera aurreikusten du hitzarmen horrek. «Lotsagarria iruditzen zaigu. Gainera, tranpa juridiko ugari ditu hitzarmenak, zeintzuen arabera langileek eskuak lotuta izango lituzketen. Bere artikuluetan pertsonen kontrako minak daude», adierazi zuen Capetillok, gogoratuz euren helburua lortzeko borrokatzen jarraituko dutela.