Jon ORMAZABAL
PILOTA

Jarraitutasuna izatea da Zabaletaren udako erronka

Eskuineko eskua osaturik, «ilusioz» hartuko omen du bere udako bigarren torneoa, gustuko duen Ogetan.

Galtzen ditugunean ikasten omen da gauzei duten balioa ematen eta, profesionaletan bost urte baino ez daramatzan arren, ondo baino hobeto daki Jose Javier Zabaletak kirolari baten ibilbidean jarraitutasunak zer-nolako garrantzia duen. 2014an, zuntz-haustura baten erruz, Urrutikoetxearen aurkako Buruz Buruko final-laurdenetako partidari uko egin behar izan zion, hilabete eman behar izan zuen geldirik. Okerrena, ostera, iazko Binakakoa amaitutakoan etorri zitzaion, uste eta nahi baino denbora askoz gehiago eman behar izan baitzuen kantxetatik kanpo, ia urtebete. Orkatilako arazo batzuekin hasi zen dena, baina ebakuntzatik osatzen ari zenean, eskuin eskuan atera zitzaion garatxo batek asko luzarazi zuen bere geldialdia.

Oinaze eta lan askoren ostean, otsailaren 29an amaitu zen, Tolosako Beotibarren, Etxarrendarraren kalbarioa. Inauterietatik ona, pixkanaka-pixkanaka bere ohiko maila berreskuratzen joan da eta udako sasoia baliatu nahi du negurako, hortxe hasiko den Binakakorako –atzelari guztien urteko helburua– prest egoteko.

Hala ere, normala izan daitekeen moduan, bidean oztopotxo batzuekin ere egin du topo. «Iruñean eskuetatik nahikoa justu bukatu nuen; hobeto nengoela uste nuen baina Errenterian –uztailaren 23an– berriro erori nintzen –eskuineko eskua mindu zuen–. Orain, Tolosan entrenatzen izan nintzen asteartean, entrenamendu gogorra izan zen eta gustura amaitu nuen. Ea partidekin hasi eta uda ondo pasatzen dugun», azaldu zion atzelariak GARAri.

«Eskuak bigundu»

Azken ezbehar horrek ez zuen gehiegi larritu etxarrendarra. «Nik uste dut pasatu dena dela, horrenbeste denbora geldirik eman ostean, eskuak bigundu egin direla asko. Ea berriz behar den bezala jartzen diren eta hemendik aurrera arazorik gabe aritzen garen».

Berez, gainerako pilotariek baino tako gutxiagorekin jokatzeko ohitura duen pilotaria da Zabaleta, eta ostegunean Beran izan zuen berriz kantxaratzeko aukera, eskuak normalean baino gehiago babestuta. Agian horregatik, Rezusta bera baino gehiago izan zen, baina bihar izango du errebantxarako aukera, Gasteizko torneoko finalerdian. Altunarekin ariko da bera, eta Bergarakoa, berriz, azken bi urteetako txapeldun izan den Ezkurdiarekin. Atzelariarentzat bereziki pilotaleku gogorra da Ogeta –frontisa baxuxeagoa ere bada–, baina ez dirudi bi atzelariei gaizki datorkien kantxa denik. «Niri beti gustatu izan zait Ogeta, Donostiako pilotalekua eta Gasteizkoa beti gustatu zaizkit; niri behintzat, lurrez azkarrak diren frontoiak ondo datozkit», azaldu zuen Zabaletak bere udako bigarren torneoa –Zarautzen ere izango da– jokatu bezperan.

 

Aizpuru III y Ansa II, por el último pase

El lunes se presenta en Galarreta el Campeonato Individual, la cita más importante del calendario del remonte y Aizpuru III y Ansa II quieren estar en el acto en el que se conocerán todos los detalles del torneo. Con ese objetivo se enfrentan en el cuarto partido del festival de esta tarde en Galarreta, en el que los dos últimos supervivientes de la fase previa quieren emular a Segurola, que el jueves se hizo con la otra plaza en juego tras superar a Zaldua por 30-28.

En el estelar, Zubiri, tras su regreso del viaje de boda cambiará, aunque sea por una hora, de pareja. Urriza será su acompañante contra Zeberio II y Ion. El zaguero de Goizueta y Urriza han jugado muchas veces juntos y esta vez lo harán ante una pareja que ha jugado junta en innumerables ocasiones. Zeberio y Ion es un dúo clásico incluso en campeonatos y que forman una pareja potente. Zubiri tendrá un examen duro en la zaga, pero cuenta con la mejor ayuda posible.GARA