Arantxa MANTEROLA
BAIONA

Bardozeko gazte bat hil da Landetan, paraxutean jauzi egitean

Mimizaneko aerodromo zibilean gertatu zen istripua herenegun arratsaldeko 17.00 inguruan. Lapurdiko herrian bizi zen 17 urteko gaztea OJB Parachutisme eskolan jauzi egiteko ikastaroan parte hartzen ari zen.

Nonbait bere bigarren jauzia zuen baina paraxuta ez zen ireki, ezta, dirudienez, sorospenekoa ere. Salto egindako lekutik 500 metrora aurkitu zuten, arbola tartean, eta sorospen zerbitzuek ezin izan zuten suspertu.

Istripua bere anaiaren eta aitona-amonaren aurrean gertatu zen. Izarren gaua ikustera bertaratu zen jende askok ere ikusi ahal izan zuen gertaera tamalgarria. Jendarmeriak ikerketa zabaldu du.