Jon LEUNDA
errugbia

Biarritzek lehen jardunaldian emaniko itxura errepikatu beharra dauka

Joan den astean galdu ostean, Biarritzek berriro ere garaipenaren bidera itzuli nahi du gaur. Zuri-gorriek 20.00etan Angouleme hartuko dute Aguilera estadioan. Lehen jardunaldian sekulako itxura eman ostean, bigarrengoan bestelakoa eman zuten, eta orain joan den astekoa konpondu beharra daukate.

Gaur Biarritzek aurrean izango duen taldeak ere zuri-gorriek orain arte egin duten gauza bera egin du, jokatutako partida bat irabazi eta bestea galdu. Ondorioz, biak parean daude. Hala ere, eta etxean arituta, Biarritzek ezin du hutsik egin, bestela atzerapausoa litzateke.