GARA
BAIONA

Emilie Martin Espainiaratuko duten ala ez gaur aztertuko da Pauen

Herrira-n militatzeagatik erakunde «terroristaren» kide izatea eta apologia leporatuta, Auzitegi Nazionalak Emilie Martinen kontra eskatutako euroagindua gaur goizean aztertuko da Paueko Auzitegian.

Hain zuzen ere, «eraso errepresibo» berria salatzeko eta Martini babesa agertzeko, alor askotariko 25 taldek deituta, dozenaka pertsonak elkarretaratzea egin zuten, atzo, Baionako suprefeturaren aitzinean.